XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

...; nere ustez, literaturako erabilli behar dugun euskerak izan behar luke askatasun aundienekoa; arte-izkuntza baita; don Manuel Lekuona ere honetan konforme dago; nere ustez, beste era batera aitatu behar genduke arazo hau; Jakin-en ikusi dut ondoen etorriko litzaioken izentatzeko bide bat: Euskera idatziaren batasuna; honek idazten dan euskera guzia behartuko luke, baiñan literatura bereziki aitatu ta behartu gabe, ta gaiñontzeko izparringi, ikastola-liburu ta beste zabalkunde lanetan erabilli behar dugun idatzi-bideko euskera guzia aitatuaz.

- Arrazoi duzu; hor ere konforme natzaizu; ala behar du izan.

Literario batasunaren izena ondo ez badago ere, orrela erabiltzen oituak gaude, Euskaltzaindiaren araudian ola jartzen duelako.

- Orain, Arantzazun garrantzi aundiz gertatu zan lanari buruz, ba: nola izan zan lan hori eratua?.

- Arantzazun joan dan urteko (1968) urriaren 3,4 ta 5-ean, Euskaltzaindiak deituta, euskeraren batasunak kezkatuta, bildu giñan gizon pillo bat.

Lendabiziko egunaren goizean 72, ta gaberako 95; geroko egunetan 100-dik gora; ta batez beste andik pasiak 200-dik gora izan ziran.

Baiñan batzarra bera ez zan, gero, emen asi; aspaldi Euskaltzaindiak egiñak zituan elkartze hau gertatzeko behar ziran zenbait lan:1) lehen, batzorde bat osatzeko gizonak aukeratu ziran, gutxienez bi euskelki zekizkitenak izan ziren danak.

2) Gero, batasunari buruz bibliografi bat egin zan, batzordeko bezela izentatutako bakoitzari bere gaietan ordurarte izan ziranak jakiñarazi zitzaizkion: ortografiari buruz lana gertatu behar zuanak, hontaz, eta iztegiari buruz egin behar zuanak beste ainbeste; Arantzazun Euskaltzaindiak egindakoak ez ziran, ba, utsetik asitako lanak izan; aurretik batasuna buruz egindako lan guziak ahaztu gabe.......